Trabajos
>
Gasteiz / Vitoria

    Administrazio Teknikaria - Vitoria-Gasteiz, España - LKS Selection & Training Management

    LKS Selection & Training Management
    LKS Selection & Training Management Vitoria-Gasteiz, España

    Encontrado en: Talent ES C2 - hace 1 día

    LKS Selection & Training Management background
    Descripción

    KONFEKOOP Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak Administrazioko taldea indartu nahi du Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza edo antzeko eremuan graduko ikasketak dituen persona batekin. Hautatua den pertsonak, zuzendaritzari eta departamentuko gainontzeko kideei administrazio lan kualifikatuetan laguntza emateko ardura izango du.

    Funtzio eta ardura nagusiak:

    Administrazio-taldearen barruan, hauek izango dira zure erantzukizun nagusiak:

    1. Bileren antolaketa: bileren logistika koordinatzea, materialen erreserbak eta prestaketak barne.
    2. Aktak egitea: Bileren aktak garaiz eta behar bezala prestatu eta banatzea, hartu beharreko erabakiak eta ekintzak islatuko direla ziurtatuz.
    3. Dokumentuak eta txostenak egitea: Dokumentu eta txosten administratiboak garatzea, zehaztasuna eta xehetasunekiko arreta bermatuz.
    4. Komunikazioak idatzi eta bidaltzea: komunikazio ofizialak, mezu elektronikoak eta gutunak idaztea, eta bidalketa kudeatzea, interesdunei behar bezala banatzen zaiela ziurtatuz.
    5. Espedienteen tramitazioa: Espedienteen irekiera, jarraipena eta itxiera administratzea, erabilera eraginkorra eta antolatua ziurtatuz.
    6. Artxiboen kudeaketa: Artxibo fisiko nahiz digitalen sistema antolatu eta mantentzea, dokumentuen eskuragarritasun eta berreskuratze erraza bermatuz.
    7. Kontabilitatearen kudeaketa: Oinarrizko kontabilitate eragiketez arduratzea, hala nola fakturak prestatzea eta ordainketen jarraipena egitea. Finantza-erregistro zehatzak izatea eta finantza-txostenetan laguntzea.
    8. Diru-laguntzen kudeaketa: diru-laguntzen bilaketa, eskaera eta kudeaketa koordinatzea, haien aurkezpen eta jarraipen egokia ziurtatuz.
    9. CRMren erabilera: CRM sistema erabili eta mantentzea, informazio garrantzitsuaren eguneratzea eta antolaketa eraginkorra bermatuz.
    10. Administrazio Kudeaketa eta Kontsulten Arreta: Lanpostuak eskatzen dituen administrazio lanak egitea, eta barne eta kanpo kontsultei erantzutea.

    Zer eskaintzen dizugu?

    • Demokrazia, ekitatea, elkarrekiko laguntza, erantzukizuna, elkartasuna eta berdintasuna oinarri dituen ingurunean lan egitea.
    • Hurbiltasuna, profesionaltasuna eta lankidetza ezaugarri dituen talde bateko kide izatea.
    • Langileen garapenarekin konprometituta dagoen erakunde baten parte izatea, non benetako hazkunde-aukerak izango dituzun.

    Zugan bilatzen duguna:

    • Unibertsitateko titulazioa Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan edo antzeko arloan.
    • Euskara: Ezinbestekoa da euskaraz komunikatzeko gai izatea, C1 maila edo baliokidea.
    • Balioaniztasuna, autonomia eta talde-lana: balioanitzeko pertsona baten bila gabiltza, autogestiorako eta modu autonomoan lan egiteko gai dena. Funtsezkoa da taldean kolaboratu eta ekarpenak egiteko gaitasuna izatea.
    • Informatikako trebetasunak: beharrezkoa da ofimatikako tresnak menderatzea, hala nola Microsoft Word eta Excel.

  • Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

    Prozesu eta Transformazio Digitaleko Teknikaria

    Encontrado en: Talent ES 2 C2 - hace 11 horas


    Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Basque Country, España Behin-behineko kontratu

    Laburpena Nork eskaintzen du?: Energiaren Euskal Erakundea Lehiaketa: Prozesu eta Transformazio Digitaleko Teknikaria Lanpostua: Prozesu eta Transformazio Digitaleko Teknikaria Plaza-kopurua: 1 Mota: Behin-behineko kontratu Kontratu-mota: Behin-behineko kontratu Eginkizunak eta a ...

  • Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

    Emakume eta Gizasemeen arteko Berdintasun Teknikaria

    Encontrado en: Talent ES 2 C2 - hace 4 días


    Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Basque Country, España Funtzionarioa

    Laburpena Nork eskaintzen du?: Andoaingo Udala Lehiaketa: Emakume eta Gizasemeen arteko Berdintasun Teknikaria (lehiaketa) Lanpostua: Emakume eta Gizasemeen arteko Berdintasun Teknikaria Plaza-kopurua: 1 Mota: Funtzionarioa Kontratu-mota: Funtzionarioa Taldea: A2 Eginkizunak eta ...

  • Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

    Gizarte Langileak

    Encontrado en: Talent ES 2 C2 - hace 4 días


    Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Basque Country, España Funtzionarioa

    Laburpena · Nork eskaintzen du?: Andoaingo Udala Lehiaketa: Gizarte Langileak (lehiaketa) Lanpostua: Erdi mailako teknikaria. Plaza-kopurua: 2 Mota: Funtzionarioa Kontratu-mota: Funtzionarioa Taldea: A2 Eginkizunak eta atazak: Gizarte Zerbitzuetako arduradunaren menpe egonik ba ...