Trabajos
>
Gasteiz / Vitoria

    Gizarte Langileak - Basque Country, España - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

    Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco background
    Funtzionarioa
    Descripción

    Laburpena

    Nork eskaintzen du?: Andoaingo Udala Lehiaketa: Gizarte Langileak (lehiaketa) Lanpostua: Erdi mailako teknikaria. Plaza-kopurua: 2 Mota: Funtzionarioa Kontratu-mota: Funtzionarioa Taldea: A2 Eginkizunak eta atazak:

    Gizarte Zerbitzuetako arduradunaren menpe egonik bai ierarkian bai eginkizunetan, lanpostuaren berezko eginkizunak izango dira eta, beraz, teknikariaren ardurapekoak, ondokoak:

    —Erantzukizun orokorrak:

    Andoaingo herritarren gizarte-premiak hautemateaz eta artatzeaz arduratzea.

    —Zeregin esanguratsuenak:

    Gizarte-zerbitzuak.

    1. Herritarrei dauden gizarte-eskubide eta -baliabideei buruzko informazioa ematea, arazo plateatuak baloratzea eta diagnostikatzea, erabiltzaileak beren premietan orientatuz, baliabide egokienak aplikatuz eta etengabeko jarraipena eginez.

    2. Babes-sistemako erakunde, entitate eta elkarteekin koordinazio-lanak egitea (osasuna, enplegua, hezkuntza, justizia, etab.).

    3. Gizarte-politiken arloan arreta jaso dezaketen kasuak detektatzea, udaltzaingoarekin, Ertzaintzarekin, ikastetxeekin, irabazi-asmorik gabeko elkarteekin, aldundiarekin, elkarrizketa pertsonalekin, behaketarekin eta abarrekin koordinatuta.

    4. Arreta Pertsonaleko Plana egitea eta abian jartzea, diagnostikoan baloratzen bada.

    5. Etxera, ospitalera edo pertsona dagoen lekura bisitak egitea.

    6. Gizarte-txostenak egitea, kasuak baloratzea eta ikertzea, dagokionaren arabera (Etxeko Laguntza Zerbitzua, laguntza ekonomikoak, atzerritartasun-gaiak, epaitegirako txostenak egitea, legezko ezgaiketarako prozeduraren hasiera, laneratze-zentroetan sartzea, adingabeak, hirugarren adinekoak, eta abar).

    7. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zorroa biltzen duten zerbitzu guztien prestazio sozial eta ekonomikoak izapidetzea, beste erakunde batzuek ebazten dituzten prestazio sozial guztien deribazioa eta jarraipena eginez eta udal-eskumeneko zerbitzuen kudeaketa, ebazpena eta jarraipena eginez.

    8. Adingabeen balizko babesgabetasun-egoerak eta susmo-egoerak ikertzea eta baloratzea tresnarekin Balora, eta kasua larria delako beharrezkoa bada, Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinarazi.

    9. Genero-indarkeriaren, sexu-abusuaren eta sexu-erasoaren biktimen kasuak artatzea eta Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinaraztea.

    10. Bazterkeria balioesteko tresna pasatzea, Eusko Jaurlaritzak sortutako kalteberatasun-, bazterketa- edo marjinazio-egoeran dauden pertsonen kasuetan.

    11. Bizikidetza-zerbitzuak edo -programak ematea, pertsonaren etxean bertan laguntza-jarduketak eginez interesduna.

    12. Ikastetxe bakoitzarekin, Caritasekin eta Osakidetzarekin koordinatzeko mahaian parte hartzea.

    13. Andoaingo Udalaren tratu txarren protokoloa egiten parte hartzea.

    14. Lantaldearen koordinazio-bileretara joatea.

    15. Gizarte-larrialdiko egoerei erantzutea (arrisku-egoerak edo larrialdiak, adingabeen kasuetan, indarkeria) etxean, bestelako tratu txarrak, osasun mentala, gazteak eta kontsumoa, etxerik gabeko pertsonak, etab.).

    16. Udalaren harrera-etxebizitzan sartzea: kasua eta baliabidearen egokitasuna baloratzea, barne-araudiaren berri ematea, eta Banakako Arreta Planaren jarraipena egitea.

    17. Epaitegian deklaratzea, hala eskatu badiote.

    18. Bere kategoriari dagozkion eta aldez aurretik esleitzen zaizkion beste edozein zeregin egitea bideratua.

    Titulazioa:

    Gizarte Langileak.

    Hizkuntza eskakizuna:

    3 derrigorrezko izaerarekin.

    Beste baldintza batzuk:

    a) Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kide den bateko nazionalitatea izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikatzekoa den beste estaturen batekoa, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehaztuta dagoen moduan.

    b) Parte hartu ahal izango dute, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoek eta bere ezkontidearenek, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek 21 baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak (5/2015 LEDren 57. artikulua).

    c) Aurretiazko eskaera egitea.

    d) Sartu nahi den lan-eskala edo -kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

    e) Gutxienez hamasei urte izatea eta, hala badagokio, derrigorrezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.

    f) Edozein Herri Administrazioaren zerbitzuetatik edota autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanpostu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan-kontratuko langileen kategorietara sartzeko.

    g) Beste estatu bateko herritarra bada, desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

    h) Eskatutako titulazioa izatea, edo titulu hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea; titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da. Atzerriko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.

    i) Titulazioa atzerrian eskuratu duten izangaiek dagokion baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioa ziurtatzen duen agiria dutela egiaztatu beharko dute.

    j) Hautaketa-prozesuaren barruan, lanposturako (lan-kontratuko langileen kasuan) edo plazari lotutako lanposturako (funtzionarioentzat gordetako lanpostuen kasuan) eskatzen den hizkuntza-eskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Baldintza hori bete beharko den eguna dagokion hautaketa-prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.

    k) Administrazio publikoetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin batean ari direnentzat aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatzea eragotzi gabe.

    l) Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordaindu izana, dagokion prozesuari eta lan-eskala edo -kategoriari dagokiona. Tasa horren zenbatekoa dagozkion oinarri espezifikoetan zehaztuko da.

    m) Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste baldintza guztiak.

    Hautaketa-prozesu honetako hautagaiek berariaz onartu beharko dute beren datu pertsonalak oinarri hauetan adierazitako moduan eta helbururako tratatzea.