Trabajos
>
Gasteiz / Vitoria

    Garbitzaile lan-poltsa - Basque Country, España - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

    Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco background
    Descripción
    Laburpena Nork eskaintzen du?: Orioko Udala Lehiaketa: Garbitzaile lan-poltsa Lanpostua: Garbitzailea Mota: Lan-poltsak Hizkuntza eskakizuna:

    Euskarazko 1. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokide baten jabe izatea. Prozesuan zehar ez da egingo hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko azterketarik.

    Beste baldintza batzuk:

    a) Espainiako edo Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

    Halaber, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoak eta ezkontideen ondorengoek zuzenbidez bananduta ez badaude, eta hogeita ba urte baino gutxiago edo adin horretatik gorako mendekoak badira. Hori guztia, 2015eko urriaren 30eko Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 57. artikuluan xedatutakoaren arabera.

    b) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adina ez gainditzea.

    c) Inolako administrazio publikoren edo autonomia erkidegotako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik kendu gabea izatea; ezgaituta ez egotea ere ebazpen judizial baten bidez enplegu edo funtzio publikoak betetzeko, funtzionarioen kidego edo eskalan sartzeko, edota ezgaituta izan den lan-kontratudun lanpostuan betetzen zituen antzeko zereginak betetzeko. Beste Estatu batekoa izatekotan, ez egotea bere Estatuan ezgaitua edota enplegu publikoa goiko termino beretan betetzea galarazten duen egoera baliokide batean.

    d) Lanpostuaren bereko funtzioak normal burutzea galaraziko dion akats fisiko edo psikikorik edo gaixotasunik ez edukitzea.

    e) Bateraezintasun edo ezgaitasun kausa legalen batean sartuta ez egotea, Herri Administrazioaren Zerbitzuan dagoen pertsonalaren Bateraezintasuna arautzen duen abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitakoaren arabera. Jadanik kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezina burutzen dutenek aukeratzeko eskubidea erabili ahal izango dute, aipatutako legearekin bat etorriz, lanean hasi aurretik.

    f) Euskarazko 1. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokide baten jabe izatea. Prozesuan zehar ez da egingo hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko azterketarik.



  • Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Basque Country, España

    Laburpena · Nork eskaintzen du?: Zizurkilgo Udala Lehiaketa: Oporretan Euskaraz programarako koordinatzaile eta begiraleen lan-poltsa sortzeko oinarriak, txanda irekiko oposizio-lehiaketa bidez eta Gaztezuloko errefortzu begiraleen lan-poltsa Lanpostua: Koordinatzaile eta begira ...


  • Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Basque Country, España

    Laburpena · Nork eskaintzen du?: Elgetako Udala Lehiaketa: Udalekuetarako begiraleentzat eta ludoteka-gaztelekuan lan egiteko lan-poltsa Lanpostua: Begiralea Mota: Lan-poltsak Titulazioa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokideak edo titulua eskuratzeko eskubideak ordai ...