Trabajos
>
Gasteiz / Vitoria

    Oporretan Euskaraz programarako koordinatzaile eta begiraleen lan-poltsa sortzeko oinarriak, txanda irekiko oposizio-lehiaketa bidez eta Gaztezuloko errefortzu begiraleen lan-poltsa - Basque Country, España - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

    Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco background
    Descripción

    Laburpena

    Nork eskaintzen du?: Zizurkilgo Udala Lehiaketa: Oporretan Euskaraz programarako koordinatzaile eta begiraleen lan-poltsa sortzeko oinarriak, txanda irekiko oposizio-lehiaketa bidez eta Gaztezuloko errefortzu begiraleen lan-poltsa Lanpostua: Koordinatzaile eta begiralea Mota: Lan-poltsak Eginkizunak eta atazak:
  • 1. lan-poltsa: Oporretan euskaraz programarako koordinatzaile eta begiraleak.
  • Begiraleek honako zeregin hauek egingo dituzte Oporretan Euskaraz programan:

    — Programazioaren diseinuan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartu.

    — Programatutako guztia gauzatzeko beharrezkoa den lanketa egin.

    — Haurrei harrera egin eta arreta eskaintzeaz arduratzea. Gainera, besteak beste, espazioak ireki eta itxi beharko dituzte, txukuntasuna mantendu beharko dute eta funtzionamendu-arauak betearazi beharko dituzte.

    — Haurrak dinamizatu eta lotura afektibo eta konfiantzazkoak bideratuko dituzte.

    — Haur guztien parte-hartzea sustatu.

    — Harreman ludikoa garatu, baliabide eta jarduera desberdinetan loturak sortuz. Haurrei eguneroko eginbeharretan autonomia garatzen lagundu.

    — Euskararen erabilera sustatzea udaleku guztian zehar eta egiten diren ekintza guztietan.

    — Udalekuetan parte hartzen duten umeen guraso eta arduradunei egunerokotasunean sortarazten zaizkien zalantzei erantzutea.

    Udaleku irekietan koordinatzaileari dagokionez, aurreko atazak egiteaz gain:

    — Begirale taldea zuzenduko du.

    — Udaleko Gazteria Teknikariarekin koordinazio lanak egingo ditu eta horretarako behar adina bilera egingo ditu.

    Udaleku irekietako plangintza eta balorazio txostena aurkeztuko dizkio Gazteria Teknikariari.

    2.lan-poltsa: Gaztezuloko errefortzu begiraleren lan-poltsa.

    Zizurkilgo Udaleko Gazteria Saileko Gaztezuloko espazioan errefortzuko begirale bezala beharrezkoak izango dira urtean zehar antolatzen diren ekintza eta irteera desberdinetarako.

    Oporretan Euskarazeko lan-poltsako zerrenda errespetatuko da. Puntualki antolatzen den eski irteerarako hurrengo formazioa baloratuko da:

    — Eski irteera: eski-maila aurreratua.

    — Hondartza/Igerulekura irteera: igeriketa-maila aurreratua.

    — Irristaketa irteera: irristaketa-maila aurreratua.

    Titulazioa:
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa edo baliokidea izatea, edo titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen baliozkotzea edo kredentziala eduki beharko da.
  • Hizkuntza eskakizuna:

    B2 euskara eskakizuna egiaztatzeko ziurtagiria izatea.

    Beste baldintza batzuk:

    a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatu behar zaion estaturen bateko herritartasuna izatea. Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea duten pertsonen ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, nazionalitatea edozein dela ere, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherako ondorengoak edo adin horretatik gorakoak badira.

    b) 18 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina ez gainditzea.

    c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa edo baliokidea izatea, edo titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen baliozkotzea edo kredentziala eduki beharko da. Azken baldintza hori ez zaie aplikatuko araututako lanbideen eremuan beren lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei, Erkidegoko Zuzenbideko xedapenen arabera. Izangaiei dagokie hori egiaztatzea.

    d) B2 euskara eskakizuna egiaztatzeko ziurtagiria izatea.

    e) Eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Egoera hori bere garaian egiaztatu beharko da azterketa medikoaren bidez.

    f) Diziplina-espediente bidez edozein herri-administraziotako edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organotako zerbitzutik bereizia ez izatea, eta, ebazpen judizial bidez, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea banandua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, bere estatuan eta baldintza berberetan enplegu publikora iristea galarazteko.

    g) Indarrean dagoen araudiaren arabera ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea, horrek ematen dion aukera-eskubidea salbu utzita.

    h) Sexu-izaerako delituengatik zigor-aurrekaririk ez izatea.

    i) Aisialdiko titulua. Haur eta gazteen aisialdiko monitore homologatuaren titulua.


  • Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

    Garbitzaile lan-poltsa

    hace 1 semana


    Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Basque Country, España

    Laburpena Nork eskaintzen du?: Orioko Udala Lehiaketa: Garbitzaile lan-poltsa Lanpostua: Garbitzailea Mota: Lan-poltsak Hizkuntza eskakizuna: Euskarazko 1. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokide baten jabe izatea. Prozesuan zehar ez da egingo hizkuntza eskakizuna egiaztat ...


  • Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Basque Country, España

    Laburpena · Nork eskaintzen du?: Elgetako Udala Lehiaketa: Udalekuetarako begiraleentzat eta ludoteka-gaztelekuan lan egiteko lan-poltsa Lanpostua: Begiralea Mota: Lan-poltsak Titulazioa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo baliokideak edo titulua eskuratzeko eskubideak ordai ...