Aniztasun teknikaria - Basque Country, España - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

    Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco background
    Bitarteko funtzionarioa
    Descripción

    Laburpena

    Nork eskaintzen du?: Arrasateko Udala Lehiaketa: Aniztasun teknikaria Lanpostua: Aniztasun teknikaria Plaza-kopurua: 1 Mota: Bitarteko funtzionarioa Kontratu-mota: Bitarteko funtzionarioa Taldea: A2 Eginkizunak eta atazak:

    "Arrasateko Udaleko II. Aniztasun eta Bizikidetza Plana"ren inplementazioa egin, jarraipena egin eta hura ebaluatzea, Gizarte zerbitzuen sailarekin koordinatuz eta sailaren irizpideak jarraituz.

    Gai honetan inplikatuta dauden administrazio eta departamentu guztien koordinazio guneak sortzea, eta elkarlana sistematizatzea.

    Aipatutako lana egiteko, elkarlanean aritzea eskumena duten administrazio publiko guztiekin eta herriko elkarteekin.

    Eta, orohar, bere kategorian, haren arduradun hierarkikoak eskatzen dizkion egiteko guztiak burutzea.

    Titulazioa:

    Gizarte eremuko gradua, diplomatura edo lizentziatura (Gizarte Hezkuntza, Gizarte Lana, Magisteritza, Psikologia, Psikopedagogia edo Pedagogia) edukitzea edo eskuratzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzea eskaerak aurkezteko epea hasten den egunean.

    Hizkuntza eskakizuna:

    4, derrigorrezkoa

    Beste baldintza batzuk:

    a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak gauzatu eta espainiar estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatukoa izatea (5/2015 Legearen testu bateratuak, enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuarena, 57. artikuluan xedatutakoaren arabera). Edo bestela, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontide izatea– beti ere, legez bananduta ez badaude- edo beren ondorengo izatea – 21 urtetik beherako adinekoa bada edo zaharragoa izan arren, menpekotasunean biziz gero.

    b) Gutxienez hamasei urte izatea eta gehienez ere nahitaezko erretiroaren adina.

    c) Gizarte eremuko gradua, diplomatura edo lizentziatura (Gizarte Hezkuntza, Gizarte Lana, Magisteritza, Psikologia, Psikopedagogia edo Pedagogia) edukitzea edo eskuratzeko eskubideak ordaindu izana egiaztatzea eskaerak aurkezteko epea hasten den egunean.

    d) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eta dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisikorik edo psikikorik ez izatea, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena, aplikatzearen kalterik gabe.

    e) Administrazioko zerbitzutik baztertu ez izana diziplina espediente bidez, ezta ere, gaitasun barik utzi izana funtzio publikoak betetzeko.

    f) Ez egotea legezko ezintasun edo bateraezintasun egoeran.

    g) Arrasateko Udalak Zerga Ordenantzan aurreikusitako hautaketa-prozesuetan parte hartzeagatiko tasa ordaindu izana.