Arkitektoa - Basque Country, España - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

    Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco background
    Funtzionarioa
    Descripción

    Laburpena

    Nork eskaintzen du?: Oiartzungo Udala Lehiaketa: Arkitektoa Lanpostua: Arkitektoa Plaza-kopurua: 1 Mota: Funtzionarioa Kontratu-mota: Funtzionarioa Taldea: A1 Titulazioa:

    Arkitektura-titulua edo arkitektoaren lanbide arautuan jarduteko gaitzen duen titulua edukitze a edo titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

    Hizkuntza eskakizuna:

    Euskarako 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea

    Beste baldintza batzuk:

    a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.

    Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

    b) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.

    c) Arkitektura-titulua edo arkitektoaren lanbide arautuan jarduteko gaitzen duen titulua edukitzea edo titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

    d) Euskarako 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.

    e) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Baldintza hori dagokion unean egiaztatu beharko da, azterketa medikuaren bitartez.

    f) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.

    Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

    g) Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.