Trabajos
>
Gasteiz / Vitoria

    Aparejadorea - Basque Country, España - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

    Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco background
    Funtzionarioa
    Descripción

    Laburpena

    Nork eskaintzen du?: Lezamako Udala Lehiaketa: Aparejadorea Lanpostua: Aparejadorea Plaza-kopurua: 1 Mota: Funtzionarioa Kontratu-mota: Funtzionarioa Taldea: A2 Titulazioa:

    Arkitekto teknikoaren titulu akademiko ofiziala, arkitektura teknikoko unibertsitate gradua edo aparejadore edo arkitekto tekniko lanbideari dagokion jardun arautuan aritzeko aukera ematen duen titulazioetakoren bat izatea, edo dagokion titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea . Atzerriko titulazioen kasuan, titulu horiek homologatuta daudela egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.

    Hizkuntza eskakizuna:

    3. hizkuntza eskakizuna.

    Beste baldintza batzuk:

    a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan etorri askea aplikatu behar zaion estaturen bateko herritartasuna izatea. Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren bikotekideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, bai hogeita bat (21) urtetik beherako ondorengoak badira, bai adin horretatik gorakoak badira eta euren kontura bizi badira.

    b) Gutxienez hamasei urte beteta izatea eta gehienez ere derrigorrezko erretirorako adina izatea.

    c) Arkitekto teknikoaren titulu akademiko ofiziala, arkitektura teknikoko unibertsitate gradua edo aparejadore edo arkitekto tekniko lanbideari dagokion jardun arautuan aritzeko aukera ematen duen titulazioetakoren bat izatea, edo dagokion titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulu horiek homologatuta daudela egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.

    d) Agindutako lanak eta zereginak zuzen betetzeko beharrezko gaitasun funtzionala izatea. Ez izatea gaixotasunik, ez eta bestelako muga fisiko edo psikikorik ere, bete beharrekoak diren funtzioak eta eman beharreko zerbitzuak normaltasunez betetzea eragozten duenik, edo funtzio eta zerbitzu horiekin bateraezina denik. Alderdi hori dagokion osasun-azterketaren bidez egiaztatuko da hala berretsi behar den momentuan.

    e) Diziplinazko espediente baten bidez, edozein Herri Administrazioren, konstituzio organoren edo Autonomia Erkidegoetako estatutu organoren zerbitzutik bananduta ez egotea eta ebazpen judizialaren arabera desgaikuntza absoluturik edo berezirik ez izatea, ez enplegu edo kargu publikoak betetzeko, ez funtzionarioen kidegora edo eskalara sartzeko, ezta, lan-kontratudun langileen kasuan, zerbitzutik banandu edo desgaitu duen lanpostuan betetzen zituen funtzioen eta eginkizunen antzekoak betetzeko ere. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta edo halako egoera baten egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

    f) Ezintasuneko edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea.

    g) B mailako gidabaimena edo handiagoa izatea.