beBee background
Profesionales
>
Zumarraga
Aitor Maleta Ormazabal

Aitor Maleta Ormazabal

Profesor

Educación / Formación

Zumarraga, Guipúzcoa

Social


Acerca de Aitor Maleta Ormazabal:

14 urterekin konturatu nintzen nire egin beharrekoa huraxe zela: irakasle izatea. Horregatik hasi nituen 2015ean Lehen Hezkuntzako Graduko ikasketak Eskoriatzan duen Mondragon Unibertsitateko kampusean. 
Ikasketak bukatu bezain laster, Eskoriatzan kontratatu ninduten ingeleseko irakasle bezala In-lingua akademian, izan ere, nire aipamena Heziketa Fisikoan izan arren, beti izan dut hizkuntza honekiko interes eta erraztasuna. Gainera, Erasmus + programari esker, asko hobetu nuen Norvegian egindako egonaldian.
Urtebete geroago, pandemia eta jakinminak bultzaturik, hegazkin baten barruan aurkitu nintzen Dublinerantz, non 10 hilabetez jardun nuen Haur Hezkuntzako irakasle lanetan Links Childcare zentruan.
Esperientzia aberasgarri honen ostean, etxera bueltatzea erabaki nuen, Elduaien Hizkuntza Eskolan jarduteko ingeleseko irakasle bezala, masterreko ikasketak amaitzen nituen bitartean. Gaztelera atzerriko hizkuntza gisaren didaktika masterra bukatutakoan, ikasten jarraitzeko gogoa nuen oraindik, eta gogo honek bultzatuta Behar berezidun ikaslegoaren hautematea eta interbentzioaren eta Haur Hezkuntzako Didaktikaren kurtsoak lortu nituen.
Honek, bere saria izan zuen, 2023ko irailean Urretxu-Zumarraga Ikastolan 4. mailako tutore eta ingeleseko espezialista izatea eskaini zidatenean.
Gaur egun, 27 urteko urretxuar bat naiz, lanerako sekulako gogoarekin, eta batez ere, irakaskuntzarengandik eta bertako profesionalengandik ikasteko gogoarekin. Nire helburua hezkuntza komunitate batean parte hartze aktibo bat izatea da irakasle bezala. Bestalde, ikasleen garapen integrala bermatzea irakaskuntzaren bitartez dut helburu. Ikasleen baitan galderak sorraraztea hezkuntzaren gakotzat dut, kritikoak izatera bultzatzen baititu, jakinmina piztuz, azken hau, motibazioaren oinarria izanik.

Experiencia

2023-2024 

Lehen Hezkuntzako tutorea eta Ingeleseko espezialista Urretxu-Zumarraga Ikastolan 

Tutore eta ingeleseko espezialista bezala jardun nuen Lehen Hezkuntzako laugarren mailan. 

2022 

Ingeleseko irakasle Elduaien Hizkuntza Eskolan 

Ingeleseko saioak eman ditut hizkuntza eskola honek dituen hainbat zentrutan A1 mailatik B2 mailako edozein adineko ikasleei. 

2021 

Senior Lead Educarer 

Links Childcare-n Dublingo (Irlanda) Haur Hezkuntzako zentruan irakasle eta irakasle liderraren papera izan nuen 1-2 urteko haurrekin 11 hilabetez. Bertan, Montessori metodologiarekin bat jarduten genuen. 

2019-2020 

Ingeleseko irakasle In-Lingua Academy-n 

Ingeleseko saioak eman nituen Eskoriatza eta Aretxabaletako zentruetan A1 mailatik B2 mailako edozein adineko ikasleei. 

2019 

Praktiketako irakasle Urretxu-Zumarraga Ikastolan 

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko haurrekin jardun nuen sei hilabetez, arlo guztietako irakasleen laguntzaile bezala eta Heziketa Fisikoko arloko saioak zuzentzen.

Educación

2013-2015 

Batxilergoa 

Joxe Mari Iparragirre B.H.I. 

2015-2019 

Lehen Hezkuntzako Gradua eta Heziketa Fisikoan aipamena 

Mondragon Unibertsitatea (HUHEZI) 

2017 

Fjords and Glaciers 

Hogskulen På Vestlandet (Norvegia) 

2021-2022 

Gaztelera atzerriko hizkuntza gisaren didaktika masterra 

Universidad Antonio de Nebrija 

2023 

Behar berezidun ikaslegoaren hautematea eta interbentzioa 

Universidad Antonio de Nebrija 

2024 

Haur Hezkuntzako etaparen Didaktika 

Universidad Antonio de Nebrija

Profesionales del mismo sector Educación / Formación que Aitor Maleta Ormazabal

Profesionales de diferentes sectores cerca de Zumarraga, Guipúzcoa

Otros usuarios que se llaman Aitor

Trabajos cerca de Zumarraga, Guipúzcoa

  • Profesor sustituto

    hace 2 semanas

    Elizaran Lanbide Heziketa San Sebastián

    Impartir clases y desarrollar actividades educativas en Elizaran Lanbide Heziketa. · Experiencia en planificación de lecciones y métodos educativos adaptados a diferentes niveles de aprendizaje. · Conocimiento en enseñanza y formación asegurando prácticas pedagógicas efectivas. · ...

  • URKO PREVENCIÓN SCOOP San Sebastián

    Se busca profesor/a para impartir curso "GESTIÓN DE REDES SOCIALES Y CREACIÓN DE CONTENIDOS DIGITALES" en Donostia. · Tener titulación universitaria o técnico superior en formación profesional familia profesional Comercio y Marketing o Informática y Comunicaciones. · Tener compet ...

  • Educa Integral Vitoria-Gasteiz, Basque Country

    Buscamos alguien con buena formación entusiasmo y motivación para dar un salto cualitativo en un equipo alto rendimiento prestigio educativo. · ...